Ardo ekologikoen dastaketa bihar, Biziolan
18:30ean elkartuko dira Biziolan. Doakoa izango da, baina izena eman beharko da aurrez.
Biziola eraikina, Lazkaon. Ariane Vierbücher BIBA Ardoak kooperatibako kidea den Arturok euskal mahastizainen ardo ekologikoen dastaketa eskainiko du bihar, 18:30ean, Biziolan. Gainera, bertako ekoizleen gazta desberdinez osaturiko mokadutxoaz ere gozatu ahal izango du bertaratzen den orok. Doakoa da, baina izena eman beharko da aurrez.













