'Barrez lehertzen' tailerrerako izen-ematea zabalik
Ordiziako Jabekuntza Eskolan larunbatean da, Bea Egizabaleren eta Paki Caballeroren eskutik.

Ordiziako Jabekuntza Eskolan Barrez lehertzen tailerra eskainiko dute larunbatean Bea Egizabalek eta Paki Caballerok, 10:00etatik 14:00etara. Izena emateko azkeneko eguna gaur da: jabekuntzaeskola@ordizia.eus helbidean edo ondorengo estekan https://labur.eus/kcr5c2x.