Ganadu feriako argazki lehiaketaren sariak, bihar
Ikatza argazkilari elkarteak antolatuta, maiatzaren 2an egin zen, Santikutz jaien barruan. Sariak bihar banatuko dituzte Gizarte Zentroan, 19:00etan, eta erakusketa ordu berean inauguratuko dute-

Santikutz jaietan, maiatzaren 2an egin zen Ganadu Feriako Argazki Lehiaketaren sari banaketa eta erakusketaren inaugurazioa egingo ditu bihar Ikatzak, 19:00etan, Gizarte Zentroan.
Argazkilari elkarteak antolatutako lehiaketaren lehen edizioa izan da aurtengoa, eta aurkeztutako lan guztiekin erakusketa jarriko dute ikusgai Gizarte Zentroan bertan, bihartik aurrera. Astegunetan 09:00etatik 20:30era egongo da zabalik, eta asteburuetan 17:00etatik 20:30era.