Martxan da Aire Zabaleko V. Pintura Lehiaketa
Aurkeztutako lan guztiak ikusgai egongo dira astelehenetik aurrera, udaletxean.

Aire Zabaleko V. Pintura Lehiaketa egiten ari dira gaur Idiazabalen eta artisten lantegi bihurtu dira herriko kaleak; norbere materiala erabilita, teknika libreko lanak egiten aritu dira goizean, adinaren araberako kategorietan banatuak. Epaimahaiak arratsaldean jakinaraziko ditu kategoria bakoitzeko irabazleen izenak, eta helduen mailako sari banaketa ere 18:00etan izango da, udaletxean. Behin lehiaketa amaituta, aurkeztutako lan guztiekin erakusketa irekiko dute udaletxean, astelehenean hasi eta ekainaren 8ra bitartean.