SAILKAPENA. Biel Sagues eta Candela Perez de Peña irabazle XIV. Junior Trailean
[HELMUGAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Candela Perezek errekorra ezarri du. Gizonen artean, bigarren helmugaratu da Gerard Lopez Serra eta hirugarren Andreas Iversen. Emakumeen artean, berriz, bigarren izan da Laia Alonso eta hirugarren Uma Plans.

Biel Sagues kataluniarrak eta Candela Perez extremaduratarrak irabazi dute Zegama-Aizkorri XIV. Junior Traila. Perezek, gainera, errekorra ezarri du emakumetan.
Saguesek errepikatu egin du, iaz ere bera izan baitzen garailea. Gizonen artean bigarren egin du Gerard Lopez kataluniarrak eta hirugarren Andreas Iversen norvegiarrak. Emakumeen artean, aldiz, bigarren izan da Laia Alonso eta hirugarren Uma Pla, kataluniarrak biak.
Sailkapena:
Mutilak
1. Biel Sagues Rovira (0:42:27)
2. Gerard Lopez Serra (0:44:46)
3. Andreas Iversen (0:45:55)
Neskak
1. Candela Perez de Peña (0:51:20)
2. Laia Alonso (0:56:49)
3. Uma Plans (0:59:12)







































