Dantzari Txiki eguna ospatzen ari dira Beasainen

Beasainen Dantzari Txiki eguna ospatzen ari dira. Oin Arin (Lazkao), Anitz (Anoeta), Irrintzi Alai (Legorreta), Otsoak (Ataun), Lurra (Urretxu), Ereintza (Orera), Txori Txiki (Zumaia), Ostadar (Beasain) eta Aurtzaka (Beasain) taldeak parte hartzen ari dira. Dolarea parkean elkartu dira, eta kalez kale aritu ondoren, plazan ekitaldi nagusia egin dute. 16:30ean, Eingo taldearekin dantzaldia izango da Erauskin plazan.








































































