SAILKAPENA. Elhousine Elazzaouik irabazi du 24. Zegama-Aizkorri
Bakarrik helmugaratu da Zegamako plazan 03:43:28ko denboran. Aurreko bi edizioetan bigarren sailkatu da marokoarra. Bigarren izan da Andreu Blanes, eta hirugarren Daniel Pattis.
Elhousine Elazzaoui irabazlea helmugan sartzean. Iñaki Gurrutxaga Elhousine Elazzaoui marokoarrak irabazi du 24. Zegama-Aizkorri. Iaz eta 2023an bigarren gelditu zen. Aurten aukera guztiak zituen garaipena eskuratzeko, gogotsu zetorren, eta ametsa bete du, Zegama-Aizkorriko garaipena eskuratuta. Bakarrik helmugaratu da Zegamako plazan, 03:43:28ko denboran.
Haren atzetik iritsi da Andreu Blanes Reig valentziarra, 7 minutu eta 25 segundora, eta hirugarren sartu da Daniel Pattis italiarra, lehenengotik 8 minutu eta 12 segundora.
Sailkapena:
1. Elhousine Elazzaoui (03:43:28)
2. Andreu Blanes (03:50:53)
3. Daniel Pattis (03:51:40)
4. Luca Del Pero (03:54:19)
5. Lorenzo Beltrami (03:54:58)












