Hasi da 24. Zegama-Aizkorri
[IRTEERAKO ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Top10aren aurkezpena egin ondoren, pistola-tiroa egin eta abiatu dira korrikalariak Aizkorrirantz.

Abiatu dira 24. Zegama-Aizkorriko korrikalariak. Aurrena Top10aren aurkezpena egin dute, eta banan-banan sartu dira Elhousine Elazzaoui, Manuel Merillas, Sylvia Nordskar, Sara Alonso edota Malen Osa helmugako eremura. Ondoren, atzera kontaketa egin eta pistola-tiroa eginda abiatu dira korrikalariak, Zegamako elizari buelta eman eta Aizkorrirantz.















































