Ordiziako Dantzari Txiki eguna, argazkitan

Dantzari Txiki eguna ospatzen ari dira Ordizian. Barandiaran plazan elkartu dira Amaiur (Iruñea), Amets Bide (Ordizia), Herri Ametsa (Donostia), Iztueta (Zaldibia), Murixka (Lezo), Oin Arin (Lazkao), Axari (Idiazabal) eta Goruntz (Gabiria) taldeetako dantzariak. Kalez kale aritu ondoren, alardea egin dute Barandiaran plazan. 14:00etan, frontoi txikian denek elkarrekin bazkalduko dute eta 15:30ean haur jolasak izango dira. 18:00etan, azkenik, Plaza Nagusian, Tio Teronen Semeak konpainiaren Haurreskolari ikuskizuna izango da.






































