SAILKAPENA. Sara Alonso donostiarra 24. Zegama-Aizkorriko garaile
Judith Wyder suitzarra izan da bigarrena, eta hirugarrena Malen Osa oñatiarra. Alonsoren helmugaratzearen bideo laburra albistean.
Sara Alonso garaipena ospatzen, helmugan.Iñaki Gurrutxaga Sara Alonso donostiarrak irabazi du 24. Zegama-Aizkorri mendi maratoia. 2022an hirugarren egin ondoren, azkeneko bi edizioetan ezin izan zuen parte hartu lesioak tarteko. Gaur garaipena lortu du. 04:27:25eko denboran osatu du maratoia.
Judith Wyder suitzarra izan da bigarren emakumea, 2 minutu eta 22 segundora Alonsorengandik, 04:29:47 denborarekin. Hirugarren izan da Malen Osa oñatiarra (iaz bigarren), Alonsorengandik 3 minutu eta 53 segundora, 04:31:18 denborarekin.
Sailkapena:
- Sara Alonso Martinez (04:27:25)
- Judith Wyder (04:29:47)
- Malen Osa (04:31:18)
- Rosa Maria Lara Feliu (04:32:00)
- Theres Leboeuf (04:33:29)












