Jubilatuentzat ibilaldi neurtua antolatu dute
Ekainaren 14an izango da, eta izen ematea zabalik dago. Beasaindik abiatuta, Arriaran urtegira joan etorria egingo dute, Gudugarreta auzotik igarota.

Jubilatuentzako ibilaldi neurtua antolatu dute ekainaren 14rako. Beasaingo Udaleko Ongizate Sailaren, Aizkorri Mendizale Elkartearen eta Urbiberri gizarte zentroaren lankidetzatik antolatu dute. Ekintza honek 27 urte beteko ditu aurten.
Urbiberri zentrotik abiatuko dira eta Arriarango urtegira joan-etorria egingo dute, Gudugarreta auzotik igarota. Parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Ekainaren 10era arte dago horretarako epea, astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara, Urbiberriko bulegoan.