Mendebaldeko Sahararen egoeraz hitzaldia bihar, Kulturaldian

Udaberriko Kulturaldiaren baitan, Mendebaldeko Sahararen egungo egoeraz hitzaldia antolatu dute gaur, 19:00etan, kultur etxean. Garazi Hach Embarek ormaiztegiarrak eta Oporrak Bakean-eko Maria Rodriguezek gidatuko dute saioa, udan Zerainen egonaldia egingo duten haur sahararren harira.
Egitarauarekin jarraituz, ostiralean zirku tailerra egingo dute frontoian, 17:00etatik 19:00etara parte hartu nahi duen guztiarentzat. Ondoren, patata tortilla lehiaketari emango diote hasiera frontoian bertan. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, udaletxean. Izena emateko azkeneko eguna maiatzaren 29a, 14:00ak arte.