Sei zaldibiar Almitzaren bakarkako sega ligan
Miel Mari Jauregi 'Altzo', Josu Mendizabal eta Beñoat Aiestaran lehiatu dira gizonezkoetan, Maide Garmendia eta Susana Lopez emakumezkoetan, eta Izar Mendizabal haurretan. Goiatzen jokatu dute sega ligako hiru saioetatik aurrenekoa.

Almitza Sega Elkarteak antolatu duen XV. Euskal Herriko Bakarkako Sega Ligako lehen saioa jokatu zuten igandean Goiatzen. Goierriko sei segalari lehiatu ziren, seiak zaldibiarrak.
Europar eran aritu ziren, eta kategoriaren arabera, neurri desberdinetako belar-saila ahalik eta azkarren eta txukunen ebaki behar izan dute segalariek: txapelketa nagusian, emakumezkoek, 35 metro koadro, eta gizonezkoek, berriz, 100 metro koadro; haurren txapelketan –2001ean edo gerora jaioak–, 25 metro koadro; gazteenean –2007 eta 2010 bitartean jaioak–, 35 metro koadro; eta amaitzeko, beteranoetan –60 urtetik gorakoak–, 35 metro koadro.
Hauexek izan dira emaitzak:
Gizonezkoak
- Amaiur Arrospide. 60 puntu
- Mikel Lizartza. 59 puntu
- Mielmari Jauregi Altzo. 58 puntu
- Josu Mendizabal. 57 puntu
- Manex Olaiz. 56 puntu
- Beñoat Aiestaran. 55 puntu
- Oier Urkola. 54 puntu
- Oier Mitxelena. 53 puntu
- Jon Otegi. 52 puntu
- Julen Gabirondo. 51 puntu
Emakumezkoak
- Alaitz Imaz. 60 puntu
- Luixa Uzkudun. 59 puntu
- Ainara Otamendi. 58 puntu
- Jugatx Agirre. 57 puntu
- Maide Garmendia. 56 puntu
- Izadi Arrospide. 55 puntu
- Irati Astondoa. 54 puntu
- Susana Lopez. 53 puntu
- Sheyla Sarasola. 52 puntu
Gaztetxo mutilak
- Manex Olaiz. 60 puntu
- Harri Mitxelena. 59 puntu
- Mattin Etxarri. 58 puntu
Gaztetxo neskak
- Izadi Arrospide. 60 puntu
- Inge Goikoetxea. 59 puntu
- Lorea Zunzunegi. 58 puntu
Haurrak
- Xuban Gartzia. 60 puntu
- Mari Olazar. 59 puntu
- Izar Mendizabal. 58 puntu
- Claudia Pellus. 57 puntu
- Aner Zunzunegi. 56 puntu
- Irati Tome. 55 puntu
- Xare Iriondo. 54 puntu
- Haizea Larrañaga. 53 puntu
Beteranoak
- Pabi Astondoa, 60 puntu
- Joakin Garmendia, 59 puntu
Hurrengo saioa ekainaren 14an jokatuko dute Etxalekun (Nafarroa), eta azkena, ekainaren 28an, Hernanin. Hiru probetako emaitzek erabakiko dituzte Bavarian (Alemania) jokatuko den Europako Sega Txapelketa parte hartuko duten euskal ordezkariak.