Ekaina sendabelarren hilabetea izango da Beasainen
Arrano Kulturak 'Ekaina, sendabelarrak nahi adina' goiburupean bost ekintza antolatu ditu.

Ekainean sendabelarrekin loturiko hainbat ekintza antolatu ditu Arrano Kulturak, Ekaina, sendabelarrak nahi adina goiburupean. Belarrak ezagutu eta jasotzeko mendi bueltak eta askotariko tailerrak izango dira, hilabete osoan zehar, sendabelarren inguruko jakinduria jasotzeko. Denera, bost ekintza desberdin antolatu dituzte, eta aditu desberdinak izango dituzte bidelagun. Garbiñe Larrearen liburu aurkezpena izango da hurrengo asteazkenean, eta Izaskun Gurrutxagarekin, berriz, olio esentziala egiteko tailerra egingo dute.
EGITARAUA:
Ekainak 4, asteazkena:
- 18:00. Kosmetikoak sendabelarrekin liburuaren aurkezpena, Garbiñe Larrearekin, Igartzako jauregian.
Ekainak 14, larunbata:
- 09:00. Mariaratsera irteera sendabelarrak jasotzera, Ezkierdi pilotalekutik abiatuta. Ondoren, ukendu ikastaroa egingo dute, Arrano elkartean.
Ekainak 18, asteazkena:
- 18:00. Krema hidratatzaile tailerra, Mimogoxoren eskutik, Arrano elkartean.
Ekainak 21, larunbata:
- 09:00. Arrairango urtegira irteera sendabelarrak jasotzera, Arriarango pilotalekutik abiatuta. Ondoren, ukendu ikastaroa, Intxaurpe elkartean.
Ekainak 25, asteazkena:
- 18:00. Alanbikearekin olio esentziala egiteko ikastaroa, Izaskun Gurrutxagaren eskutik, Arrano elkartean.
Izen ematea
Plazak mugatuak izango direnez, aldez aurretik izena eman behar da, arranoingurumena@hotmail.com epostara idatzita. Jarduerako, bost euro ordaindu behar dira (liburu aurkezpenerako izan ezik).