Legorreggaek hasi du festa
Bost eguneko Azintzio jaiak hasi dira Legorretan, Piku udaletxeko balkoian jarrita eta Legorreggae jaialdiaren antolakuntzakoek suziria bota eta pregoia irakurrita.

Festarako eguraldi ezinhobearekin hasi dira Azintzio jaiak gaur 18:30ean Legorretan. Aurten hamargarren aldiz Legorreggae musika jaialdia antolatu duen taldeak izan du festak hasteko ohorea udaletxeko balkoitik, suziria botata, pregoia irakurrita eta haurrei litxarkeriak botata.
Egitaraua zabala dute igandera arte legorretarrek, udaletxeko balkoian egongo den Pikuren begiradapean.