Asier Martinez marka pertsonala hobetzeko asmotan dator Ordiziara
Eva Santidrian, Tom Dradriga eta Iñaki Cañal ere Ordizian izango dira uztailaren 5ean.

Uztailaren 5ean Ordiziako Atletismo mitinean parte hartuko duten atletak iragartzen hasi da pixkanaka Txindoki Atletismo Taldea.
Asier Martinez nafar atleta da horietako bat, 110 metroko hesi lasterketan Europako txapelduna 2022an. Bere marka pertsonala, 13:14 hobetzeko helburuarekin dator Martinez Ordiziara. Bere palmaresa ondorengoa da:
- Finalista Olinpiar Jokoetan (Japonia , 2021), 6. postua.
- Finalista pista estaliko munduko txapelketan (Serbia , 2022), 4. postua.
- Brontzezko domina Munduko txapelketan (Estatu Batuak , 2022).
- Europako Txapeldun (Alemania , 2022).
- Finalista Europako txapelketan (Italia , 2024): 4. postua
- Finalista pista estaliko Europako txapelketan (Herbehereak , 2025):
Bestetik, Eva Santidrian ere Ordizian izango da uztailaren 5ean. Txinan jokatu berri den Munduko Errelebo Txapelketan urrea eskuratu ondoren (4×400), Santidrian bere marka ontzen ahaleginduko da.
Tom Dradriga atleta ugandarra marka pertsonal berria ezartzeko asmotan dator Ordiziara 800 metroetan (1:44.74). Afrikar Jokoetan brontzea lortu zuen iaz Kamerunen eta aurten seigarren postua Txinako Pista Estaliko Munduko txapelketan. 2024ko Parisko Olinpiar jokoetan parte hartutakoa.
Iñaki Cañal asturiarra ere Ordizian izango da uztailaren 5ean, 400 metroko lasterketan. 45:47 da orain arteko bere denborarik onena. 2022an zilarrak eskuratu zituen 4×400 proban Pista Estaliko Munduko txapelketan (Serbia) eta Iberoamerikar Txapelketan (La Nucia), Bestetik, 2002an finalista izan zen Mediterraneoko Jokoetan (Aljeria) eta 2024an Europako txapelketan (Italia).
Sarrerak salgai
Aurtengo Ordiziako mitina, Continental Tour Bronze mailakoa izango da.
Sarrerak salgai daude. Online 7 euro balio du, eta egunean bertan, 10 euro.