Emakumezkoen Ilintxak maila goreneko Kopa irabazi du
Legazpiko futbolariek 2-1 irabazi zioten Urnietari Kopako finalean, Zestoan larunbatean jokatutako partidan.

Gipuzkoako Kopa irabazi berri du Ilintxa klubeko emakumezkoen maila goreneko taldeak. Legazpiko futbolariek larunbatean jokatu zuten finala Zestoan, eta 2-1 irabazi zioten Urnietari.
Partida amaieran, jokalariek taldeko argazkia atera zuten partida ikustera eta animatzera joan ziren senitartekoekin eta lagunekin.