Legorretarrak euskal erromerian elkartuta
Azintzio eguna ospatzen ari dira gaur Legorretan. Euskal erromeria eta soka dantza egin dituzte. Gauean helduen danborrada dute.

Azintzio eguna dute gaur Legorretan, eta eguerdian zumba saioa egin ondoren, gaur, arratsaldean euskal erromeria egin dute. Udaleko eta herriko eragileen ordezkarien soka dantza, herriko Irrintzi Alai dantza taldearen dantza emanaldia, sagardo dastaketa eta txorizo jatea izan dira.
Soka dantza udal ordezkariek, Legoreggae, Pikuk, Bilkoin futbol taldea, Elekun, Elegunea, Gazte Piku, Aiuru talde feminista, Aldapa Haundi, Bilkoin elkartea, Guraso Elkartea eta Jotakea taldeetako kideek osatu dute.
Gaurko eguna, 23:00etan, bi urtean behin egiten den helduen danborradarekin amaituko da.
Gainerako egunetako egitaraua ondorengoa da:
Ostirala
- 11:30-14:00. Puzgarriak, plazan.
- 12:30. Pote, igel eta toka txapelketa herriko jubilatuen artean, plazan.
- 12:30. Kalejira, Joselontxos txarangarekin.
- 14:30. Herri bazkaria Kale Nagusian, Joselontxos txarangak alaituta.
- 18:00. Haurren play-back saioa.
- 23:30. Helduen play-back saioa.
- 01:00. Dj Bull.
Larunbata, Mozorro eguna
- 13:00-24:00. Mozorro eguna.
- 13:00. Txakolin dastaketa plazan.
- 13:00. Herriko 41. paella txapelketa.
- 14:30. Lagunarteko herri bazkaria.
- 19:30. Oilar Beltzak musika taldea plazan.
- 23:30. Tatxers plazan.
- Ondoren, Dj Fresa Morango.
Igandea
- 12:00. Erraldoiak eta buruhandiak.
- 13:00. Garbitzailearena haurrentzako bertso ikuskizuna, plazan.
- 18:00. Herriko haurren pilota partida mistoak.
- Jarraian. Elite mailako emakumezkoen eskuz binakako partida: Goiuri Zabaleta-Arrate Bergara, Miren Larrarte-Irati Zabalaren aurka.
- 20:30. Pikuaren ehorzketa.
























