Movember elkartea sortu nahi dute Goierri garaian
Bazkideak biltzeko bilera pare bat antolatu dituzte Zumarragan eta Legazpin. Zumarragakoa bihar izango da, eta Legazpikoa ekainaren 3an.

Gizonezkoen minbiziak eta gaixotasun mentalak ikusarazteko Movember mugimendua ezagutarazteko bilerak antolatu dituzte Goierri garaian, elkarte bat sortzeko helburuarekin.
Lehen bilera bihar ostirala izango da, 18:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan, eta bigarrena, hurrengo asteko asteartean, ekainak 3, 18;30ean, Legazpiko Kultur Etxean.