Ordizian ere amaitu da Euskaraldia
Euskaraldia amaituta ere euskararekiko konpromisoak ez direla amaitu irudikatu zen.

IV. Euskaraldia ofizialki igandean, maiatzaren 25ean, bukatu bazen ere, Ordizian, atzo iluntzean amaitu zen Barrenan. Euskaraldiko laburpen bideoa proiektatu zen lehendabizi, Euskaraldian parte hartutako entitateen argazkiekin eta Euskaraldiko ekintzen irudiekin osatuta.
Ondoren, Beatriz Egizabalek dinamizatuta, Euskaraldiari buruzko hausnarketa umoretsuak egin zituen.
Amaieran, berriz, Euskaraldia amaituta ere euskararekiko konpromisoak ez direla amaitu irudikatu zen.