Santa Isabel eguneko bazkariarekin eta danborradekin lotutako oharrak
Zumarragako Udala Santa Isabel jaiak prestatzen ari da. Santa Isabel eguneko bazkariarekin eta mahaiekin eta danborradarekin lotutako oharrak bidali ditu.
Aurreko urteetan bezala, ermitaren atzealdean mahaiak jarriko dira kuadrillen artean zozketatzeko, Santa Isabel eguneko bazkarirako. Izena emateko epea ekainaren 2tik 10era bitartekoa izango da. Zozketa ekainaren 12an (osteguna) izango da, 13:00etan, kultur etxean. Mahaia tokatzen zaienek talde osoaren karnetak aurkeztu beharko dituzte eta pertsonako euro bateko fiantza jarri beharko dute.
Bazkari herrikoian izena emateko epea ere ekainaren 2an irekiko da. Ekainaren 13an itxiko da. Plazak izen ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira. Menuaren prezioa 49,50 eurokoa da.
Danborradei dagokienez, haurrena ekainaren 22an izango da. Parte hartzeko izena eman behar da. Haur Hezkuntzako ikasleen entseguak 18:00etan izango dira: ekainaren 2, 3, 4 eta 5ean azokan eta gainontzeko egunetan La Sallen. Lehen Hezkuntzako ikasleen entseguak ekainaren 2, 3, 4, 5, 9,10,11, 12, 16 eta 17an izango dira, 19:00etan, La Sallen. Entsegu orokorrak ekainaren 18an eta 19an izango dira, La Sallen.
Elkarteen danborrada ekainaren 27an izango da. Lehen entsegua eskainaren 9an izango da, 20:00etan, La Salle-Legazpi ikastetxeko gimnasioan.