Adur Mendizabal zaldibiarra, Espainiako ultra-trail txapelketara
Euskal selekzioaren ordezkari modura parte hartuko du Jaenen jokatuko den Ultra Trail Bosques del Sur proban.

Joan den larunbatean Zaldibiako Mendi Lasterketa irabazi eta gero, beste erronka bat du zortzi egunera Adur Mendizabal zaldibiarrak. Euskal selekzioak deituta, bihar Jaengo Cazorla, Segura eta Las Villas parke naturaletan jokatuko den Espainiako Ultra Trail Txapelketan lehiatuko da. Ultra Trail Bosques del Sur da probaren izena, eta Espainiako Mendizale Federazioak (FEDME) antolatu du. Lehia banakakoa izango da zein autonomia-erkidegoen selekzioen artekoa.
Lasterketa 70 kilometrokoa da eta 3.700 metroko desnibel positiboa du. Mendizabalekin batera, beste sei korrikalari ariko dira euskal selekzioarekin: Iraitz Legorburu, Pello Berrizbeitia, Igor Olalde, Jokin Garcia, Sandra Sevillano eta Ainara Arkarazo.