Ataungo ondarea ezagutzeko aukera

Ataungo ondarea ezagutzeko abentura baten historia izenburupean solasaldia egingo dute gaur arratsaldean, 19:00etan, Herri Antzokian. 1970 eta 1980ko hamarkadetan Aranzadiko Espeleologia Saileko kideek Ataunen eginiko ikerketaren nondik norakoak azalduko dituzte hiru ikerlarik: Aranzadiko Paco Etxeberriak, Felix Ugarte elkarteko Juan Jose Astigarragak, eta Gipuzkoako Mendizale Federazioko Koldo Sansineneak. Horrez gain, Ataungo Mitxel Auzmendi eta Xabier Munduateren parte-hartzea ere izango da.