Hasi dira Loinatz jaiak
Murumendi eskolako gaztetxoek eman diete hasiera ofiziala jaiei. 22:30ean berriz, Mariren jaitsiera izango da. Arratsaldeko bideoa eta argazkiak, albistean.

Hasi dira Beasaingo Loinatz jaiak. Murumendi eskolako gaztetxoek eman diete jaiei hasiera ofiziala. Loinazko San Martin plazan herritar asko bildu da, eguraldi onak lagunduta. Buruhandi, erraldoiak, txistulariak, dultzaineroak eta musika banda ere ez dira falta izan. Pregoia esan eta suziria lehertuta, festa giroan murgiltzen hasi dira herritarrak.
Eta herritarren artean hain kuttuna den Murumendiko Mariri ongietorria emateko, berriz, 22:30ean Loinazko San Martin plazan bilduko dira herritarrak, Arrano kultur elkartearen ekimenez. Herriko eragile desberdinen eta hamarnaka herritarren laguntzarekin, suaren, musikaren eta dantzen artean lehertuko da festa giroa.
Ekitaldia ikusteko plazara inguratu ezingo direnentzat, Beasaingo Udalaren Youtube kanalaren bidez jarraitu ahalko da ekitaldia.
Bitartean, hemen arratsaldeko ekitaldia iruditan:


















