Kirol Asterako dena prest Idiazabalen
Datorren astean, ekainaren 3tik 8ra bitartean gauzatuko da. Hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta kirol saioek osatuko dute aurtengo egitaraua.

Idiazabal kirol elkarteak eta udalak elkarlanean antolatuta, Kirol Astea egingo dute ekainaren 3tik 8ra Idiazabalen. Bi hitzaldi, emakumezkoen frontenis topaketa eta gimnasia erritmikoko erakustaldia izango dira, besteak beste.
- Ekainak 3, asteartea: Izalbira, 11:00etan.
- Ekainak 3, asteartea: 6 eta 15 urte bitarteko haur eta gazteentzako mendi bizikletako saio gidatua. Eskolako patioan hasita, 17:30ean.
- Ekainak 4, asteazkena: Julen Goia eta Ekain Imaz errugbi jokalarien arteko solasaldia. Batak erretiroa hartu berri du, bestea Biarritz Olympiquen ari da gaur egun. Joxe Mari Apaolaza kazetariak gidatuko du saioa udaletxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.
- Ekainak 5, osteguna: Ibon Oregi kirolariak Aparretan bizi izenburupean hitzaldia eskainiko du udaletxeko areto nagusian, 18:30ean hasita.
- Ekainak 7, larunbata: Emakumezkoen III. Frontenis Topaketa egingo da Igarondo pilotalekuan, 10:00etan hasita. Izen-ematea 656694201 telefono zenbakian eman behar whatsapp bidez, ekainaren 3a baino lehen.
- Ekainak 8, igandea: Gimnasia erritmikoko erakustaldia egingo da Igarondo pilotalekuan, 12:00etan hasita. 70 gimnasta inguruk hartuko dute parte.