Helduen danborrada egin dute Beasainen
Aurten, ibilbidean aldaketa izan da eta danbor-joleak Amiantoarenei eskulturaren ondotik atera dira, 18:30ean.

Goizeko haurren danborradaren ostean, helduen txanda izan da arratsaldean. Aurten, ibilbidean aldaketa izan da eta danbor-joleak Amiantoarenei eskulturaren ondotik atera dira, 18:30ean. Hauek ere, herriko kaleak danbor hotsez bete ondoren, Loinazko San Martin plazan jo dute erretreta. Ondorengoa izan da ibilbidea: Amiantoarenei eskultura – Jose Maria Iturrioz kalea – Erauskin plaza – Nafarroa etorbidea – Barrendain plaza – Nafarroa etorbidea – Loinazko San Martin plaza (Erretreta).
Goizean bezala, jende ugari bildu da Beasaingo kaleetan danbor hotsak entzutera. Gauean ere izango da zer entzun eta zer ikusi. 23:00etan GOXUA’N SALSA taldeak kontzertua emango du.












































