Jun da jakin taldea garaile, Legorretako paella txapelketan
Bigarren 'Jan da lo' taldea gelditu zen eta hirugarren 'Bagera' taldea. Laugarren postua, berriz, 'Guk bai balio' kuadrillak irabazi zuen.

Azintzio jaien baitan, atzo mozorro eguna ospatu zuten legorretarrek, eta urteroko moduan, paella txapelketa herrikoia egin zuten kuadrillen artean. Irabazlea Jun da jakin kuadrilla izan zen, 14 zenbakiduna. Bigarren Jan da lo taldea gelditu zen eta hirugarren Bagera taldea. Laugarren postua lortu zuen kuadrilla Guk bai balio izan zen.
Aurtengoa, txapelketaren 41. edizioa izan da, eta hogei taldek aurkeztu zituzten beraien paellak. Goizean goizetik zabaldu zen paella usaina plazan eta inguruetan, eta 14:00etan hasi ziren epaimahaiko kideak paellak dastatzen.
Play Back txapelketa
Txapelketa bat nahikoa ez eta ostiralean haurren eta helduen playback txapelketak egin ziren. Bi kasuetan jende andana bildu zen eta giro paregabea izan zuten herritarrek. Umeena, 18:00etan hasi zen eta guztira, 9 taldek hartu zuten parte.
Lehenbiziko postuan, Bandera untzi eta Kalaberaz (Hemendik at!) gelditu zen, bigarren Elgarrekin, (Dupla, Piso & Pantxoa ta Peio) eta hirugarren postuan Timber(Kesha & Pitbull).
Gaueko 23:30etatik aurrera berriz, helduen playback txapelketa hasi zen. Helduen kasuan, 13 izan ziren aurkeztu ziren taldeak eta lehenengo hiru postuetan ondorengo taldeak gelditu ziren:
1. American Idiot (Green Day) eta YMCA (Village People)
2. Waka Waka (Shakira)
3. Bollikau (Kaparrak)