Cofidisek iragarri du Tourrera eramango duen taldea, eta bi goierritarrak daude deialdian. Larunbatean hasiko da.
Athletic taldearekin sinatu du futbolari beasaindarrak.
Abuztuaren 8tik 10era jokatuko da Alemaniako Bavariako Thundorf Airing herrixkan.
Kerman Lejarraga txapeldunari omenaldia egingo diote. Sarrerak Amonane eta Nerea tabernetan daude salgai.
Beasainen abiatu da Ateak Ireki Dantzan ikastaroa. Euskal jatorria duten Ameriketako Estatu Batuetako 32 gazte dira partaideak. Euskal dantzen teoria eta praktika ikasiko dituzte jardunaldian. Harreman berriak sortzea eta transmisioa dira helburu, besteak beste.
'Bonjour' izeneko albuma aurkezteko kontzertua egin zuen larunbatean Gaztetxean, oso bero hartu zuen publikoaren aurrean.
Egunotako bero zakarraren ondorioz, sute arriskua areagotu denez, gaur eta bihar ezingo da Oiangun surik piztu.
Hirugarren edizio honetarako zirku tailerra eta kontzertuak antolatu ditu Arrano Kulturak.
Ostegunean izango da lehen entsegua 18:30etan Jakintza ikastolako Villa Eugeniako patioan.
Uztailaren 7tik 13ra, eta uztailaren 14tik 18ra, bi txanda izango dira, goizetik biak, Bikuña kiroldegian. 2009tik 2014ra bitartean jaiotako haur eta gaztetxoentzat da.
Sei egunez, saskibaloia eta aisialdia uztartu ahal izan dituzte BKLko kideek.
Uztakale programaren lehen hitzordua da. Plazan izango da, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Gazteen dantza topaketak egiten ari dira asteburuan Seguran eta Zerainen. Hainbat galderari erantzunez, taldeetan aplikatzeko moduko proposamenak egin dituzte. Proposamenak idatziak gelditu dira.
Lazkaoko Erlo taberneak mendea bete du. Herritarrekin ospatu dute urtebetetze festa.
Majori kiroldegian izango dira entseguak astelehen, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara bitartean.