Azoka bereziak herrigunea hartu du
Animalia erakusketa eta denetariko produktuak erosteko aukera izan da. Argazki galeria albistean.

Jende ugari bildu da gaur goizean zehar Beasaingo erdigunean, Loinatz jaietako azoka bereziaren aitzakian. Denetariko produktuak erosi ahal izan dira, eta askok ez dute aukerarik galdu. Zubimusu plazako talo postuak izan du arrakasta gehien. Lanean hasi direnetik izan dira ilara luzeak. Gainontzean, gozoak, ogia, pateak, gazta, hestebeteak, arropak, apaingarriak, eta bestelako artikuluak topa zitezkeen salgaien artean.
Arana kalean berriz, azienda erakusketa izan da, inguruko baserritarren ekimenez.
Handik gertu, Bideluze plazan, Udal Musika Eskolako trikitilariek girotu dute eguerdia, eta jarraian, bertso saioa izan da, Arrano Kulturak antolatuta. Maddi Aiestaran, Iñaki Apalategi, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran izan dira bertsotan. Arratsaldean, 19:30ean hasita, bigarren saio bat egingo dute Loinazko san Martin plazan.
Jarraian, goizeko argazki batzuk:






















