Haurren soka dantza egin dute gaur Beasainen
50 umek parte hartu dute. Izadi Furundarena izan da aurreskua, eta Kattalin Zurutuza, berriz, atzeskua. Ikusi bideoa eta argazkiak albistean.

Euskal dantzek izango dute gaur protagonismoa, Beasaingo Loinatz jaien barruan. Eguerdian, haurren soka-dantza izan da Loinazko San Martin plazan. 50 umek parte hartu dute. Izadi Furundarena izan da aurreskua, eta Kattalin Zurutuza, berriz, atzeskua. Eguraldiak errespetatu du dantza erakustaldiak iraun bitartean.
Jarraian, bideoa eta argazkiak:























































