Labeaga aretoa, mendizaleen topagune
Ehunka lagun elkartu dira Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean.

Ostegunean eta ostiralean Xabier Ormazabal Beka topaketa egin zen Urretxun, mendizale urretxuarra omentzeko eta mendizale belaunaldi berriei laguntzeko. Lehen aldiz, ekitaldiak bi egunetan izan ziren. Ostegunean, Al filo de lo imposible programa mitikoaren sortzaile Sebastian Alvarok Mis montañas liburua aurkeztu zuen Urretxuko udaletxeko portaloian.
Ostiralean, Labeaga aretoan, makina bat ekitaldi izan zen. Legazpiko Elbereth taldeak jo zuen, bekaren berri eman zuten, iaz beka jaso zuen Ainhoa Unanuek diru-laguntza horrekin aurrera atera duen egitasmoaren berri eman zuen, Ainhize Belar eskalatzaile elorriotarraren film laburra eman zuten, Janire Etxabek dantza bertikalaren berri eman zuen eta Jordi Corominas alpinistak hitzaldia egin zuen. Corominas K2 mendia hego-mendebaldetik eta oxigeno artifizialik gabe igo duen lehen pertsona da eta bi aldiz irabazi du Urrezko Pioleta nazioarteko sari ospetsua.
Horra hor Gattikeneko Aritz Ormazabalek ateratako argazki bikainak.