Txindoki Kilometro Bertikalaren laburpena 'Helmuga' saioan
Joan den maiatzaren 17an Gaintzako bidegurutzetik Txindokiko gailurrera jokatu zen kilometro bertikalaren laburpen bideoa sareratu du EITBko kirol saioak.

Aitor Ugarte aramaioarrak eta Onditz Iturbe igorreztarrak irabazi zuten maiatzaren 17an jokatu zen Txindoki Kilometro Bertikala. Euskal Herriko txapelketa ere jokatu zen proba berean. Lotura honetan ikus daiteke EITBko Helmuga kirol saioak egindako laburpena.