II. Harrikalari mus txapelketa azkarra, larunbatean Ormaiztegin

Harrikalari mus txapelketa azkarra antolatu dute larunbaterako, bigarrenez. 15:30ean irekiko da izen ematea eta 16:30ean emango diote hasiera txapelketari Muxika egurastokiko karpan. Lehenengo bikotearentzat 1.500 euroko saria dago, baita Iruñeko 4R txapelketarako bi gonbidapen ere.