‘Arthur Rambo’ pelikula doan ikusgai Arerian
Bertsio originalean emango dute, euskarazko azpitituluekin.

Benetako kasu batean oinarrituta dagoen Arthur Rambo pelikula frantsesa ikusgai egongo da gaur arratsaldean, 18:45ean, Arerian. Doan izango da eta zinema bertsio originalean egongo da, euskarazko azpitituluekin. Identitate digitalen inguruan da, eta kulturaren ezeztatzea, sare sozialaren ondorioak eta gizartearen zein hedabideen hipokresia lantzen dira, besteak beste.