‘Emakumea eta kultura’ mahai ingurua, ostiralean
Ane Labaka, Iratxe Retolaza eta Jon Martin izango dira hizlariak.

Euskal kulturgintzan emakume sortzaileen lanari aitortza egiteko, Emakumea eta kultura mahai ingurua antolatu du Zaldibiako Udalak ostiralerako, 17:00etan, Karreanen. Ane Labaka, Iratxe Retolaza eta Jon Martin izango dira hizlariak, Saroi Jauregi zaldibiarra moderatzaile dela.