Goierriko nekazalturismoek %31eko okupazioa dute uztailerako, eta %43koa abuzturako
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazalturismoak biltzen dituen Nekatur elkarteak eman ditu jakitera datuok. Gipuzkoan erreserbatu da gehien aurrez.
Segurako Ondarre nekazalturismoko gaztandegiaren sarrera, atzean Aizkorri duela. Iñaki Gurrutxaga Nekaturreko kide diren landa-ostatuek emandako datuen arabera (nekazalturismoak, landa-etxeak eta landa-apartamentu turistikoak), eta udako goi-denboraldia hasteko lau aste falta direnean, “erreserbak erritmoa hartzen” ari direla eta “aurreko urteetako datuetara hurbiltzen” ari direla Nekatur elkarteak prentsa ohar bidez.
Gipuzkoan erreserbatu da gehien aurrez: %50,88 uztailean eta %60,13 abuztuan. Eskualde bakoitzeko datuak aztertuta, Oarsoaldeak %65,30 du erreserbatuta uztailean, eta Debabarrenak eman du erreserba gehien abuzturako, %66,40ekin.
Goierriren kasuan, datuak honakoak dira: %31,72 uztailerako eta %43,42 abuzturako. Gipuzkoako txikienak dira, oraingoz. Nekaturren Goierriko 11 nekazal-etxe daude gaur egun erregistratuta.
Datu hauek osatzeko, Nekaturreko kideek beraien egutegietan eguneratzen dituzten erreserbak hartu dituzte aintzat. Gerta daiteke, hala ere, etxeren batek datuak eguneratuta ez izatea.













