Naia Begiristainek irabazi du IkerGazteko Ikerketa Saria
Lazkaotarraren doktoretza tesiak demokrazia liberalen krisiari heltzen dio, herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptualaren bitartez.

Hiru eguneko jardunaren ondoren, astelehenean amaitu zen IkerGazte kongresuaren seigarren edizioa, eta Naia Begiristain Etxezarreta ikerlari lazkaotarrari eman zioten Euskal Herriko garapenean eragin handiena duen ikerketa saria, haren Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko kontzeptuala artikuluagatik.