Odola ematera joateko deia egin dute biharko Ormaiztegin

Ormaiztegiko odol emaileen elkarteak jakitera eman duenez, odol ateraldiak egingo dituzte bihar osteguna Ormaiztegin. Hitzordua aurrez hartu daiteke 943007885 telefonora deituta edo Internet bidez gotatanta.eus web gunean. Gizarte etxean izango dira ateraldiak, 17:00etatik 20:40era.