Ataungo ondarea ezagutzeko ibilaldia, igandean
San Martingo plazatik Usategi kobara igoko dira.

Ataungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, EHUk, Gordailuak, Gipuzkoako Parketxeak, Barandiaran museoak eta Ataunikerrek elkarlanean ibilaldia antolatu dute iganderako, Ataungo ondarea ezagutzen Joxemielen aurkikuntzen atzetik izenburupean. 09:00etan elkartuko dira San Martingo plazan eta Usategiko kobara bisita egingo dute, Barandiaranekin lanean aritu ziren kideen laguntzarekin. Interesa duenak ataunikertaldea@gmail.com helbidera idatzita izena eman beharko du.