Kotxea erabili eta aparkatzeko eragozpenak
Ezkioko Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, 36. Gipuzkoako eskola txikien festa dela eta, asteburu honetan kotxea erabiltzeko eta aparkatzeko hainbat debeku egongo dira indarrean Ezkion.
Hala, ekainaren 7ko 20:00etatik, ekainaren 8ko 20:00etara ezingo dira kotxeak erabili eta aparkatu Etxeberrialde eta Ugalde kaleetan, ezta udaletxeko atzeko kalean ere. Udaletik aurrez barkamena eskatu diete kaltetutako bizilagunei.