‘Punpairez’ ikuskizuna eta Xak bakarlaria Zaldibian
ZEK taldeak aurten antolatu duen laugarren emanaldia da.

Larunbaterako antolatu du ZEK Zaldibiako Ekintza Kulturala taldeak hurrengo emanaldia. Punpairez (Imanol Olague, Antonio Iriarte, Maria Blanco, Xabin Fernandez eta June Gabarain) late night show-umore ikuskizuna izango da, eta baita Xak taldearen (Paxkal Irigoienen proiektu berria) kontzertua ere. Herri antzokian da, 22:00etan hasita. Sarrerak aurrez salgai daude liburutegian 8 euroan. Egunean bertan 10 euroko kostua izango dute.