Oinatz Idiakez txirrindulari urretxuarrak Etxebarriko proba irabazi du

Zatika-Oxykor kadete mailako txirrindulari taldeak Etxebarriko (Bizkaia) proban parte hartu du gaur goizean. Oinatz Idiakez urretxuarra nagusitu da. Beste bi txirrindularirekin ihes egin du eta helmugan esprinta irabaztea lortu du.