Aldundiak N-I errepideko hainbat tarte berrituko ditu udan Etzegaraten
Nafarroako mugatik Urtsuaranera bitarteko zatia berritzeko proiektuaren lizitazioa onartu du. Urtsuarandik Idiazabalera tarterako berrikuntza esleituta dago dagoeneko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-1 errepideko hainbat tarte berrituko ditu uda Etzegaraten, Irungo noranzkoan.
Nafarroako mugatik Urtsuaran arteko tarteko errepide zatiaren zoruaren egitura birgaitzeko proiektua lizitaziora atera berri du. Lau kilometro baino gehiagoko zatia da, eta “zorua sendotzea eta hurrengo urteetarako segurtasuna eta erosotasuna hobetzea” du helburu. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.796.165,44 eurokoa da (BEZa barne), eta gauzatzeko epea hiru hilabetekoa. Aurreikuspenen arabera, lanak udan egingo dira gehienbat.
Urtsuaran-Idiazabal tartea esleituta
Udan egingo dituzten lan horiei udazkenean egingo duten beste lan batzuk bat gehitu behar zaizkie. Urtsuarandik Idiazabalera doan hiru kilometroko errepide zatiaren lanak esleitu daude dagoeneko 1.986.960 euroko aurrekontuarekin. Aurreikuspenen arabera, lanak udazkenean amaituko dira.