‘Eraitsi S.L.’ kale antzezlana, ostiralean Zaldibian

Goitibera antzerki konpainiaren Eraitsi S.L. kale antzezlana ikusteko aukera izango dute zaldibiarrek ostiralean, ekainak 13, 19:00etan herriko plazan egingo duten ikuskizunean. Espazio publikoaren eta jolasaren inguruan hausnartzeko aukera ematen duen obra da, eta bertaratze deia egin diete herritarrei.