Indar lantegia hustu dute istripu baten ondorioz
Makina bat probatzen ari zirela izan da istripua, eta pieza bat airera atera da hainbat kalte sortuz. Langile guztiak etxera bidali dituzte.

Beasaingo Indar lantegia hustu egin dute gaur goizean. Egunkari honek jakin ahal izan duenez, makina bat probatzen ari zirela izan da istripua, makina horretako pieza airera atera eta hainbat kalte material eragin ditu instalazioetan.
Istripua gertatu eta berehala, langile guztiei lantokitik ateratzeko deia egin diete, eta lehen kontaketen arabera denak onik daude. Lanean ari ziren langile guztiei bihar arte etxera joateko agindu diete, eta arratsaldeko eta gaueko txandakoek ere ez dute lantokira joan beharrik izango.
Une honetan suhiltzaileak daude lantokiaren inguruan.

Suhiltzaileak, gaur eguerdian, Indar lantegiaren atarian.Ariane Vierbücher

Lantegiko teilatuetako batean ikus daiteke piezak eragindako zuloa.Ariane Vierbücher