Iragarri dute Zaldibiako Gazte Festetako egitaraua
Txupinazoaren ondoren egingo duten baltsa jaitsiera da berreskuratu duten ekitaldietako bat. Ekainaren 26tik 28ra izango dira.

Zaldibiako Gazte Asanbladak iragarri du dagoeneko 27. Gazte festen egitaraua. Ohi bezala, ostegunetik larunbatera ospatuko dituzte, ekainaren 26tik 28ra.
Festen egitura klasiko horri, ordea, berritasunak txertatu dizkiote. Gaztetxe parean hasten dira festak Arkakusoaren jaitsierarekin, eta segidan baltsa jaitsiera egingo du errekan, garai batean egiten zen ekitaldia berreskuratuz.
Ostiralean Sasi-pilotari txapelketako finalak eta sagardo dastaketa izango dira, eta gauean kontzertuak.
Larunbatean, berriz, Gailurrerantz mendi elkarteak bi urtez antolatu duen Zubi-Blok eskalada gunea berreskuratu eta prestatuko dute. Gauean afaria eta kontzertua izango dira.
Ekainak 26, osteguna
- 17:00. Txupinazoa
- 18:00. Baltsa jaitsiera
- Bitartean. Goiztiri txaranga
- 21:00. Bokadillo afaria
- 22:00. Antzerkia
Ekainak 27, ostirala
- 11:00. Ume jolasak
- 18:00. Sasi pilotari txapelketaren finala
- Jarraian. Sagardo dastaketa
- 22:00. Kontzertuak: Zatekeen, Mirua eta DJ Dazanga
Ekainak 28, larunbata
- 16:00. Zubi-Blok
- 21:30. Afaria
- 23:00. Kontzertuak: Txalainak eta DJ Txustiyas