Zegamarrek ez diote hutsik egin Arzantzazuko erromesaldiaren urteroko hitzorduari

Eguraldia lagun igandean eta atzo Arantzazuko erromesaldiaren ohitura berritu dute Zegaman. Atzo arratsaldeak iritsi ziren erromesak oinez Arantzazutik Zegamara. Oinezkoei ongietorria egin zieten herritarrek San Bartolome ermitan eta ohi bezala haurrentzako gozokiak banatu zituzten bertan. Ondoren, Ama Birjinari ongi etorria egin zieten Zupurrutin eta San Martin parrokiara joan ziren prozesioan txistulariek lagunduta. Ikusi Zegamako Udalak zabaldutako bideoak.