Aita Iparragirre herri eskolako mendi taldea asteburu pasa Nafarroan

Idiazabalgo Aita Iparragirre Herri Eskolako mendi taldeak Nafarroan borobildu du 2024-2025 ikasturtea. Urtero bezala, azken irteera asteburu osokoa izan da. Aurten Nafarroa aukeratu dute, Izarbeibar bailara hain zuzen ere. Maiatzaren 30, 31 eta ekainaren 1eko asteburua Mendigorriako kanpinean zukutu zuten. Bertan ostatu hartu eta inguruak ezagutzeko aukera izan zuten parte hartzaileek. Ibilbide banatan historia eta arkitektura kontuak eta istorioak ezagutu dituzte, besteak beste, Andeloseko Erromatar Hiria, Eunate, Arnotegi, Nekeaseko Gatzaga eta Obanos herria. Eguraldia lagun, indartsu eta ilusioz bukatu dute ikasturtea, hurrengoari heltzeko gogoz.