Beasainen play-offetako partidara joateko autobusa
Gaur iluntzean erosi ahal izango dira txartelak Loinatzen.

Futboleko Bigarren Federazio mailara igotzeko play-offetako finaleko joaneko partida jokatuko du Beasainek Portugalete mendean hartu ondoren. Cortes taldearen aurka izango da finaleko joanekoa aurkariaren zelaian. Beasaingo klubak autobusa antolatu du herriko taldea animatzera joan daitezen beasaindarrak. Ekainaren 14an izango da partida, 18:00etan. Autobusean joan nahi dutenek gaur erosi beharko dute txartela, Loinatzen, 19:00etatik 20:00etara. 10 euro balio du txartelak.