Eñaut Elorrietaren kontzerturako gonbidapenak
Ostiralean egingo du kontzertua musikari gernikarrak Loinazko San Martin Basilikan.

Ekainaren 13an, etzi, ostirala, Eñaut Elorrietak Ateosteko bira proiektuaren barruan Beasainen emango du kontzertua, Loinazko San Martingo baselizan 20:00etan, eta gonbidapenak eskuragarri daude, Beasaingo Udalaren webgunean sartuta. Gaur, 20:00ak arte izango dira eskuragarri. Pertsonako gehienez lau gonbidapen hartu ahalko dira. Sarrerak aforoa bete arte eskuratu ahalko dira. Igartza Musika Zikloaren barruan antolatu dute.